XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B urtetik urtera irabaziak gehituz doa; C, ordea, gutxituz.

2) Salmentetan urte batetik bestera galera izatetik irabazia, txikia bederen, izatera pasatzen da A; B-ri alderantzira gertatu zaio; baina hirugarren urtean, berriz ere, alderdi onera dator.

C baserria, urtetik urtera gaizkiago dabil.

3) Kapitalaren mugimentua lur eta guzti.

Hirurak urtetik urtera hobeto.

C baserriak mugitzen du gehiena kapitala.

5.5. FINANTZIAMENTU, TEKNIKA ETA EKONOMIA EZAUPIDE NEURRIAK.

Pertsonaren osasuna eta gorputzaren berotasuna elkarri lotuak daude.

Gaitzak sukarra sortzen du; eta guk, zenbaterainoko sukarra duen begiratzen dugu, inor gaixotzen denean.

Enpresaren osasuna, ala gaitza, ezagutzeko ere badira sukarraren antzera ezaupide batzuk.

Hoiek aztertuko ditugu orain.

Enpresa batek, bereak dituen ondasunak eta besterengandik hartuak, eta beraz lehentxeago edo geroxeago itzuli beharrezkoak, oreka batean egon behar dute, enpresa hori ondo ibiliko bada, hots, osasuna ona daukala esan ahal izateko.

Baita lurretan, teilatupetan, ganaduetan, makinerietan eta ezarri agirietan daukan kapitala alde batetik eta luzarorako prestamuak eta norbere kapitala bestetik ere, oreka batean egon behar dute.

Hoiek zer-nola dauden, ze proporziotan dauzkan, jakiteak adierazten du une hortan enpresa horrek daukan osasuna.

Indize hoiei deitzen diegu ezaupide-neurriak, eta hiru baserriok ezaupide hoiekin neurtzen ditugu, beren ekonomi egoera oso-osorik azalduko ez badigute ere, argibiderik, behintzat, emango digutelako.